Kategoria: etxebizitxak
Aurkako jarrerak egon arren proiektuak aurrera jarraituko duela dio Udalak. Busturiko talde batzuk Presapeko etxebizitzen proiektuaren aurka agertu diren arren, Udalak proiektuarekin jarraitzeko asmoa agertu du. Maiatzaren erdi aldera Busturiko Udalak Presape zonaldea urbanizatzeko proiektua onartu zuen. San Kristobal auzoan dago, Mape errekatik oso hurbil. Orotara, 90 etxebizitza ofizial egingo dituzte: erdiak salgai jarriko dituzte, eta erdiak alokairuan. Hala ere, herriko zenbait talde aurka agertu dira. Horrela, Zain Dezagun Urdaibaik eta Auzoarteko Elkarteak uste dute Presape ez dela ...