Kategoria: estatua
Mendeberri blogaren aurkezpena.
Nora doa gure gizartea? “Ongi izate” delako estatuaren gainbehera ikusten ari al gara? Lan prekarietatea, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa, pobreziaren gehitzea… gure gizartearen ezaugarriak dira. Nahiz eta hazkunde ekonomikoa era orokorrean eman den, mundu guztian eman diren politika neoliberalak bere ondorio latzak izan ditu: Langabeziaren handitzea: Garatutako herrialde gehienen arazo handiena bilakatu zen. Pobreziaren areagotzea, eta honekin, pobre eta aberatsen arteko ezberdintasunak ere handitzea. Nahiz eta liberalismoarekin batera, hainbat lekuta...
Jose Manuel Farto arabako enpresarien elkartea den SEA-Empresarios Alaveses erakundearen Idazkari nagusia izan zen 2001. urtetik 2005.era. Jose Manuel Farto ezkerretara, Idazkari berria den Aitor Otaola eskuinetara daukala. Ainbat alditan abertzaletasunaren kontrako iritziak plazaratu zituen eta batez ere oso ezaguna eta indartsua izan zen, Ibarretxe Planaren aurkako bere lana. Beraz, eta beldurrik gabe esan liteke, ekonomialari hau gure artean dauden hiritar ez abertzale edo hobe adierazita espainiarzaleen eredutzat hartu dezakegula. Baina espainiarzalea izatea ez da arlotea eta a...
Dagoeneko hiru urte iragan dira. Ia denok oroitzen dugu non ginen eta zer egiten ari ginen Madrilen gertatzen ari zenaren inguruko informazioa iristen hasi zenean. Lehen albisteekin, askori burutik pasa zitzaigun ETA egon zitekeela basatikeria haren atzean. Euskaldunon izenean narraskeria dexente eginak ziren, eta hura beste bat izan zitekeen. Zergatik ez? Ez dezagun ahaztu ia 1000 hildako utzi dituela bere historia beltzean...Baina atentatu harek beste estilo bat zuen. Trenak, zibilak, abisurik gabe...Otegiren hitzak, Europatik zetozen berriak, etb.-ek eguerdirako nahiko argi uzten zuten a...
Francis Fukuyamak dio: “Estatuaren eraikuntza defendatzen dut munduko komunitatearen gai garrantzitsuenetako bat bezala, Estatu ahulek edo arrakastarik gabekoek munduak pairatzen dituen arazoetako asko sortzen dituztelako: txirotasuna, ihes-a, drogak edo terrorismoa”. Halaxe dio Fukuyamak bere azken liburuan. Hamabi urte lehenago, historiaren amaiera, sozialismoaren amaiera aldarrikatu zuen autore berak, neoliberalismoaren eta globalizazioaren garaipen erabatekoa goraipatu zuenak. &n...