Zaunka ari dira...martxan gauden seinale!
Jose Manuel Farto arabako enpresarien elkartea den SEA-Empresarios Alaveses erakundearen Idazkari nagusia izan zen 2001. urtetik 2005.era.
Jose Manuel Farto ezkerretara, Idazkari berria den Aitor Otaola eskuinetara daukala.
Ainbat alditan abertzaletasunaren kontrako iritziak plazaratu zituen eta batez ere oso ezaguna eta indartsua izan zen, Ibarretxe Planaren aurkako bere lana.
Beraz, eta beldurrik gabe esan liteke, ekonomialari hau gure artean dauden hiritar ez abertzale edo hobe adierazita espainiarzaleen eredutzat hartu dezakegula.Baina espainiarzalea izatea ez da arlotea eta artaburua izatearen sinonimoa. Bere burua euskal abertzaletzat duten guztiak argiak eta azkarrak ez diren bezala. Eta hona hemen buru argia duen espainiarzale batek, E.A.E.ko erakundeek eramaten duten politika estrategikoari buruz pentsatzen dituenak.
Laburbilduz zera esaten du, euskal aberri independente bat lortzea helburutzat dugunontzako, objetiboki, lana ongi egiten ari dela Eusko Jaurlaritza, eta batez ere Ibarretxe Lehendakaria.
Nik bi hausnarketa egiten ditut artikulo honen gain. Alde batetik gure pentsakera politikoaren etsai den batek, gure helburuak lortzeko politika estrategia aproposa daramagula aitortzeak, poztu egiten nau eta politika hori babesten eta bultzatzen jarraitu behar dugula erakusten dit. Bestetik beldur bat sorrarazten dit. Tipo hau konturatu baldin bada, euri edo elurpean, zein eguzkitan, guk gure bideari ekin diogula, ez ote dira partidu espainiarzaleetako politikariak ere konturatuko eta estrategia honi aurre egiten hasiko?
Ah!, ahaztu egiten zitzaidan. Espainiarzalea izatea ez da arlote eta artaburu izatearen sinonimo. Baina askotan batera dijoaz.
Bejondeigula, jaunak!
Iruzkinak
Candido Saseta 2007-11-19 22:25 #1
Ba bere argumentazioa gustatzen zaidak.

segapotoa 2007-11-20 09:33 #2
Nere ustez, kakoa ez zegok gustatu ala ez gustatzean. Iruditzen zaidak asmatu egiten duela diagnostikoan. baina egoera berez bilatutakoa dek eta I+D+i delakoa herri izaera bilatzearen bidean estrategia bat dek edo etekin ekonomikoak izaten jarraitzeko hartutako bidea dek bakarrik? Hau da, konszienteki asmatzen du euskal administrazioak edo kasualitatez?

Segapotoa 2007-11-21 11:15 #3

Joxerra Bustillo ekonomialariak ere aipatzen
du bere blogeko artikulu honetan, Jose Manuel Fartoren “El Estado Vasco emergente” artikulua eta
badirudi hemen agertu den iritziaren parekoa daukala, hau da gure aurkariak ari
zaizkigula, seguruenik nahi gabe, egin beharreko bidea markatzen.

Utzi iruzkina: