[caption id="attachment_365" align="alignnone" width="542"] Juan Claudio Cifuentes, 'Cifu'. Argazkia: Comunidad Facebook Cifujazz[/caption] Gaur, 2015eko martxoaren 17an Juan Claudio Cifuentes, "'Cifu' para los amigos", hil da. Gure etxean marmokek eta pinginoek minutu bateko isilunez bere figura gogoratu eta errespetuz agurtu dugu. Guk entzuten jarraituko zaitugu!


Ha ez nizuen kontatu, baina nire anaia jada jaio da. Azkenean ekainak 25 iritsi zen. Uf ze poza. Orain pilo bat jolasten dut berarekin. Elkarrekin egon gara udara osoa. ZE GUAI NIRE ANAIA JADA ETORRI DELA


GAUR ESNATU ETA GOSALDU DET ETA KIROLDEGIRA JOAN GARA TXARTELA EGIN ETA ETXERA JOAN GARA GERO ZUBITARAETARA ETA GERO DANTZARA  JOAN GARA BAINA EURI PILA BAT ETA GERO ETXERA JUN GARA. (Oharra: kontuan izan Pingino3 idazten eta irakurtzen ikasten ari denez, ez zaiola erraza egiten elurretan makil batekin idaztea).


[caption id="attachment_244" align="alignnone" width="444"] Pingino4 barruan dator,[/caption] Kaixo: Pingino1 naiz zer moduz? Ia oporretan gaude. Beno ni nire anaia etortzeko irrikitan nago,  hau da Pingino4, 9 hilabete pasa ditu etxetik kanpo. Baina azkenean etorriko da. Ah, nora joan den? Oso - oso urrutira. Halere, oraindik ez dakigu noiz etorriko den. Etortzen denean abisatuko dizuet.


Hemen dugu gurutze puntada ikastaroaren laugarren eta azken bideoa. Klikatu hemen.


Hemen dugu gurutze puntada ikastaroaren hirugarren bideoa. Klikatu hemen.


Hemen dugu gurutze puntada ikastaroaren bigarren bideoa. Klikatu hemen.


Sarrera hau Pingino1en proiektuaren lehen urratsa da. Lanak aurrera egin ahala urrats gehiago jartzeko asmoa du lana bukatu bitartean. Ea zer iruditzen zaizuen. Klikatu hemen.    


Goizean esnatu gosaldu jantzi eta eskolara joan naiz han hiru ordu pasa ondoren aitona eta amonaren etxera joan naiz bazkaltzera bueltan pingino 3 gaixotu egin da eskolatik atera eta gero pelikula ikusi dut orduan konturatu naiz musika eskolara joan behar nuela eta presaka eta korrika joan naiz etxera itzulitakoan eskolako lanak egin eta hemen naiz hau idazten. Pingino2


Pingino1, pingino2 eta pingino3 (bat  bi  eta  hiru) eta Marmoka2 Urbasara joan ginen atzo. basoan hostoak,  goroldioa, perretxikoak eta abar. Ikus argazkia...  


Gaur mendira joan gara, 10 km egin ditugu... beno zoragarria izan da! Oso hezea, baina nik gomendatuko nizueke joatea. Mendaron dago eta bailarak Kilimon izena du. Beno paseoa esango genuke eta igel  mordoxka ikus daiteke.  Bizikletaz, oinez baita korrika ere, egin daiteke. Ur jauziak egon beharko lukete baina guk ez ditugu ikusi.   Ibilbidea ikusi nahi baduzue klikatu hemen: http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5257899  


Gaur arratsaldean Lili jauregira joan gara. Barruan Lili anderea zegoen eta berak  oso ondo kontatu digu etxearen historia. Lehenengo beheko partea ikusi dugu, gero goikoa. Lili andereak argia eramateko esan dit eta hor ibili naiz bere aurretik. Oheak oso ikusgarriak ziren koltxoia eustekoa sokaz eginak zeuden.Kontra bentanak metalezkoak ziren.Oso mahai luzeak dituzte.Finean polita!!! Zoriontzekoa Lili anderearen papera bete duen antzezlearen lana, ZORIONAK. Argazkia hau "http://www.lilijauregia.com"-etik aterea da.


Gaur goizean parke batera joan gara. Ura duen parke batera plastikozko itsasontzi eta eguzki-plakarekin joan gara han uretan jartzera. Lehendabizi flamenko antzeko bat ikusi dugu ondoan dagoen ibaian. Itsasontzia, eguzki-plaka, zelo, goraiziak eta kartoia erabili ditugu. Gero uretan jarri dugu eta hiru zati pasa ditu. Haietako batean langosta antzeko karramarro bat ikusi dugu. Ez du arazorik izan eta ongi ibili da.   [caption id="attachment_37" align="alignnone" width="225"] Gure prototipoa ez da Pont Aven, baina badabil![/caption]


Komunitatea hau Marmoka-1, Marmoka-2, Pingino-1, Pingino-2 eta Pingino-3k osatzen dugu. Hemengo lerroak Pingino-1i zuzendua da. Ikus artxiboa. Trailan


Atzo gauean solasaldi polit bat izan  nuen lagun batekin. Garagardo eta kea, kea eta garagardoa Donostia izena duen hiri beltz batean. Gure izaera bizitako esperientzien eragina da.  Horren menpe bizi gara eta gureak egin ditugu epai, erantzun edo ekintza modu zehatz batzuk.   Larunbata da eta horregatik, konflikto politikoa alde batera uzten saiatuko naiz. Hala ere, gaurko eguna gure herriaren egoera ezin hobe islatzen duen horretako bat dela nabarmendu behar dut; Hernaniko eztanda, Azpeitiko mozioa edo txakurrek Urbinan eginiko basakeria  honen adierazle direlarik. Et...


Nere estrenaldia den honetan, nere burua aurkezteko soilik esan Txingudikoa nauzuela, informatika eta teknologia berrien inguruan ikasgai dexente barneratu ditudala, eta momentuan etapa ekintzaile batean nabilela. Hortaz, blogesfera hontako beste kideekin esperientziak eta iritziak elkarbanatu nahi ditut, zuzenki, kritikoki, erreflexiboki, eszeptizismoz, humoretsu, ..., emozioak gidatutako espresio librean ;-) Ahh! "txipi" naiz :-)


Azken iruzkinak