Euskal Herriko eskolarteko bertsolari gaztetxoen XIX. txapelketako finala jokatu zen atzo Altsasun. Goizean, 14 urte arteko gaztetxoak aritu ziren kantuan eta arratsaldean, berriz, 14 eta 18 urte bitartekoak. 14 urte artekoen mailan, Urretxuko Amaia Iturriotzek hartu zuen parte eta, saio ederra osatu ostean, Euskal Herriko txapela bururatu zuen merezimenduz, pilotalekura gerturatutako entzuleen txalo artean. Imanol Irazustabarrena Alegiko gaztetxoa izan zen, saio bizi eta freskoa osatu ostean, txapeldunorde. Hasieratik bukaerara, saio erregularra egin zuen Amaiak, eta tarteka, maila h...


Azken iruzkinak