Karmele eta Elur Zubietako eskola txikiko 2 urteko haurrak dira. Karmeleren etxean zaldiak dituzte eta eskolara zaldiz etortzen da egunero. Elurrek inbidia puntua ere badu eta Karmelerekin zaldian ibili nahi izaten du beti. Zaldi gainean zoriontsu dira Karmele eta Elur baina euren etxeetan eta eskola txikiko gurasoenetan IZUA da nagusi. Parean jarri nahi diguten erraustegiaren eta eragingo duen minbiziaren beldur gara.Karmeleren etxetik 630 metrora jarri nahi dute minbizi-fabrika. Elurren etxea, berriz, 1080 metrora egongo litzateke eta gure eskola txikia, 1180 metrora.Frantziako Osasun Zai...


Azken iruzkinak