IZUTUTA GAUDE

zubieta2007 1456154068613 Eskola txikien festa | 2007-02-25 18:49

Karmele eta Elur Zubietako eskola txikiko 2 urteko haurrak dira. Karmeleren etxean zaldiak dituzte eta eskolara zaldiz etortzen da egunero. Elurrek inbidia puntua ere badu eta Karmelerekin zaldian ibili nahi izaten du beti.


Zaldi gainean zoriontsu dira Karmele eta Elur baina euren etxeetan eta eskola txikiko gurasoenetan IZUA da nagusi. Parean jarri nahi diguten erraustegiaren eta eragingo duen minbiziaren beldur gara.

Karmeleren etxetik 630 metrora jarri nahi dute minbizi-fabrika. Elurren etxea, berriz, 1080 metrora egongo litzateke eta gure eskola txikia, 1180 metrora.

  • Frantziako Osasun Zaintzako Institutu Nazionalak (INVS) dio erraustegiaren inguruan (15 km.) minbizi-tasa nabarmen handitzen dela.
  • Europako Parlamentuak lehen irakurrialdian onartu berri duen DIREKTIBA berriaren arabera, erraustegiak industria kutsatzaileenetakoak dira.

Ezin gara ixilik geratu. Larunbatean, martxoak 3, 17:00etan manifestazioa Donostian, Anoeta Estadiotik aterata.
Gure seme-alabengatik, alternatibak badaudelako, ERRAUSKETARIK EZ!


Utzi iruzkina: