Orain zinegotzi-ohiak?!

getag 1456133226747 G&G | 2008-03-07 15:07

Arrasateko zinegotzi-ohi sozialista bat erail du ETAk, Isaias Carrasco, etxetik ateratzerakoan, alabarekin, lanera zihoala.Proportzioa eta errealitatea ahazteko arriskua dugu, hainbeste urteko sarraski gero eta zentzugabeago honen zurrunbiloan. Zer egin bide du Isaias Carrasco langileak heriotza merezi izateko? Zein zen haren errua? Sozialista izatea. Inoiz zinegotzi izana!Zergatik Isaias? Zer egin du Isaiasek beste zinegotzi-ohi sozialistek egin ez dutena? Ezer ez, ziur aski. Isaias erail dute erraza zelako, bizkarzainik eduki ez eta haren joan-etorriak norbaitek zaindu eta txibateatu ditu...


Azken iruzkinak