Kategoria: eraikuntza-berria
Lehengo egunean Etxe berria! esanez agurtu gintuen Katixak, mudantza eginda (zenbaitek aldaira ere esaten dute: aldaira iz. Ipar. 'aldatzea, aldaketa': etxe-aldaira).Etxe berria, beraz. Baina gaur egungo publizitate-hizkuntzak ez du aski etxe berria esatea, nonbait. Aspalditxoan ari naiz irakurtzen, eskualde-aldizkari batean (ez da toki bakarra izango), honelako iragarki bat: Eraikuntza berriko eta bigarren eskuko etxeak salgai. Hasieran oharkabean pasatzen zitzaidan "eraikuntza berriko etxe" horiena, baina halako batean jabetu nintzen zer den kontua. Nekez uler daiteke gaztelaniara it...