Auñamendi entziklopedia berria orain dela egun batzuk aurkeztu zuten. Eta soziolinguistikari buruz atal indartsua dauka, Klusterrak eginda. Artikulu horien guztien artean Fishmanek famatu zituen zortzi eskailerak daude, eta hori da nik nabarmendu nahi izan dudana, hona ekarrita. Lantzean behin gogoratzea larregizkoa ez delako.Fishmanen zortzi mailak, larrienetik hasita.8. maila. Hizkuntza berreraikitzea azken mohikanoen artean. Geratzen diren hiztunak zaharrak dira eta ez dute harremanik beste hiztunekin, ez dago hiztun komunitaterik edo sarerik. Horrelako egoera batean egin litekeena da...


anfora

2
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-06-21 19:06

Eta agian B.A horren entziklopedia ezezagun horretan ni jaio nintzen urtean zer gertatu zen jarriko balu, efemeride gisa edo... ziurrenik anfora urte hartan hautsi zela jarriko du, eta kasualitatez ni jaio nintzen egun berean. Ez dut Anfora zer den jakingo eta hiztegian begiratuko dut. Metafora ez dut ulertuko, baina Borgesekin (edo literaturako klasean emandakoarekin...) gogoratuko naiz, urruneko bi elementu antzekoak badira lehenago gauza bera edo antzekoak zirelako da. Eta orduan ulertuko dut dena... Urte hartako egun hartan erori zen anfora edo anphora edo dena delakoa lurrera eta mil...


demagun

1
No profile photo ...letren laberintoan... | 2008-05-24 23:40

Demagun B.A.k aipatzen duen hitz ezezagunen hiztegi hori ez dela hiztegi bat. Demagun entziklopedia bat dela. Pertsona ezezagunen bizitza kontatzen den entziklopedia bat. Demagun entziklopedia L letran zabalduta M. L. siglak betetzen dituen pertsona ezezagun baten bizitza kontatzen dela... bizitza edo heriotza... Eta entziklopediak kontatuko du nola jaio zen 1782an eta nola ama gaztetan galdu zuen. Aitarekin liskarra eduki zuela ere kontatuko du eta honek beste baserri batera bidali zuela morroi lanetara. 1815eko uztailaren 4an atxilo hartu zutela kontatuko du beherago eta Pauen epaitu egi...


Nahiko ezaguna egin da dagoeneko Wikipedia, interneteko entziklopedia librea, euskaraz ere kontsultatu, editatu eta osatzeko aukera duguna.                          Hemen aldiz, Uncyclopedia aurkeztuko dut. Hau ingelesez bakarrik dago. Wikipediaren oso antzekoa da itxuraz. Funtzionamendua ere berdina da (edukien lizentzia ezberdina den arren). Alde nabarmen bat dago, ordea. Edukia.Uncyclopediako edukia ez da serioa, barre eragiteko idatzia dago. Kontuz beraz, erabili ...


Azken iruzkinak