Kategoria: enaitz
Caso Enaitz Iriondo en españolLehenago idatzi nuen hemen Enaitz Iriondoren kasua. Errioxan ezagutu berri, biok elkarrekin hurbildu ginen Castañareseko neska batzuengana. Beste lagun guztiak kokilduta geratu ziren, baina bera ez. Bizikletaz errepidea gurutzatu zuen, orduan ere kokildu gabe. Bere azken bidaia izan zen. Kotxe batek harrapatu zuen. Gidariari honek ez dio sufrimendurik eragin, alderantziz. Lotsagabekeria osoz familiari autoaren gastuak eskatu dizkio. El Correon agertu zen albistea. YouTuben erreportaje batzuk sartu dituzte eta nire betebeharra iruditu zait hemen sartz...
Josu Leokannen blogaren bitartez izan dot kasu honen barri eta benetan indignantia iruditu jat. Leidu mesedez, ia guztijjon artian zeozer ein leikegun.
Etorri zaite kotxean, lekua dut.Ez, bizikleta ekarri dut eta segituan izango naiz han.Afaria amaitu eta, zerua belztuta, ekin nion bideari. Heltzen nengoela etorri zen autoa. Eta zast, bizikletak eta biok hegan egin genuen.Errepidean, gurbilen markak. Alboan, lore sorta bat. Eta ni, lagunen oroitzapenean.Horiek dira 2004ko abuztuaren 26tik geratu zaizkigun Enaitzen aztarna bakarrak. Baina Enaitzek bizirik dirau, gure bihotzetan.Enaitz harrapatu zuenak familia salatu du kotxean eragindako gastuak ordaindu ditzan. Irakurri Enaitzen amaren sintesia eta bidaliozu zure babesa.