Kategoria: eguesibar
Sarriguren oso herri berria da. 2005ean joan ziren bizitzera lehenengo auzokideak, eta egun, 4000 herritar inguru dira. Oso biztanle gazteak ditu orokorrean. Gainera, oso herri berria izanda, jendarteko harremana ez dago oso zabalduta. Momentuz, bakoitzak bere herri eta auzoetan egiten du bizitza, eta asko kostatzen da Sarrigurenen harremanak egitea. Ezker Abertzaleko jendartean oraindik ez da ezer finkorik lortu. Jendea bistaz ezagutzen da elkar, baina ez dago harremanik, edo daudenak, haurretik eginda dira. Jendearen arteko harremana ez dagoenez, arazoak sortzen direnean oso zaila da an...