Erreportaia: SARRI ELKARTEA, SARRIGURENGO EZKERTIAR ETA ABERTZALEN TOPAGUNEA
Sarriguren oso herri berria da. 2005ean joan ziren bizitzera lehenengo auzokideak, eta egun, 4000 herritar inguru dira. Oso biztanle gazteak ditu orokorrean. Gainera, oso herri berria izanda, jendarteko harremana ez dago oso zabalduta. Momentuz, bakoitzak bere herri eta auzoetan egiten du bizitza, eta asko kostatzen da Sarrigurenen harremanak egitea.
Ezker Abertzaleko jendartean oraindik ez da ezer finkorik lortu. Jendea bistaz ezagutzen da elkar, baina ez dago harremanik, edo daudenak, haurretik eginda dira. Jendearen arteko harremana ez dagoenez, arazoak sortzen direnean oso zaila da antolatzea. Ez dago lokalik batzartzeko, eta udalak ez du uzten beren lokalak erabiltzen. Sarri elkarteko kideen ustez, "errazago kontrolatuko dute herria, herritarrak antolatu gabe baldin badaude, eta hori, udalak badaki. Berez, beharrarik inportanteena antolakuntza da: herri mugimendua piztu behar da Sarrigurenen, nahi dugun herria eraikitzeko, eta ez beste batzuk asmatu duten herrian bizitzeko. Guk hartu behar dugu hitza, eta nahi duguna landu eta egin, udalean daudenak ez dutelako egingo. Eta guzti hau aurrera ateratzeko, ezinbestekoa da antolakuntza.
" Sarri elkartea proiektu "berri eta polita da." Sarrigurengo abertzale jendea bildu eta elkarte bat osatzea erabaki dute. Sarrigurenen dauden gabeziak aztertu eta gero, konponbideak herri mugimendutik bideratu daitezkeela pentsatzen dute: antolakuntza, lokalak, eta aisia ere bai. Guztia proiektu berdinean biltzen saiatu behar da. Elkarte kulturala, Sarrigurengo euskal kulturgintza martxan jartzeko, eta aurrera ateratzeko: herriko jaiak, Olentzeroa, inauteriak... Elkarte politiko eta soziala, antolakuntzaren bidez herriko arazoei aurre egin ahal izateko. Eta azkenik, aisialdirako elkartea: gastronomikoa deitzen zaiona. Euskal txoko bat sortzea da helburua, bai herri lanerako, baita ondo pasatzeko.
Info+: sarrielkartea@euskalerria.org
Iruzkinak
Utzi iruzkina: