Kategoria: egin_dezagun_bidea
Otsailak 5 mugimendu berriaren aurkezpena Donostiako Kursaalen Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarriak inoizko bultzada hartu du 2012ko urtarrilarean. Kolosala izango zela iragarri genuen eta horrela izan zen urtarrilaren 7ko Herri Mobilizazio Orokorra. Euskal Herriko eta munduko beste hainbat tokitik etorritako 110.000 lagunek egun indarrean dagoen espetxe politikak errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten klabeetara igaro behar duela irmo aldarrikatu zuten.Sektore, sentsibilitate eta esparru anitzetako pertsonek zein eragileek bat egin zu...
AUTOBUSEZ Gernikatik 15:30etan apunta zaitez ohiko lekuan. GAUR AZKEN EGUNA!Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde hainbat sektoreen eta pertsonen babesa jaso duen ekimena da. Milaka lagunek bat egin dute ekimen honekin, eta horren isla dira Euskal Herri osoan barrena sortzen ari diren Bilgune parte hartzaileak, askotariko indarrak batu eta euskal presoen eskubideen alde iniziatibak garatzeko. Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen ari den honetan, euskal preso politikoen egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu behar dugu. Zah...