Ibiltzen, i2ltzen

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-02-12 19:03

Aspaldian aipatu genuen blog honetan Topaguneak antolatutako e2ibilian jardunaldiak. Ba, gaur topatu dut Topagunearen webgune (berritu)an Topaberri izeneko barne buletina. Eta jardunaldi horien gaineko monografikoa da. Hartu beharko dugu irakurtzeko eta komentatzeko beta.Topaberri 60.


Ibiliz eta ibiliz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-11-28 19:04

Pasa den barikuko jardunaldietan izan nintzen, lanean izan ere. Hori dela eta, hitzaldi batzuk ez nituen ikusi (Gorka BarruetabeƱa eta Paula Kasaresena), beste batzuk oso gutxi (Ferran Suay, Jasone Mendizabal eta Mirari Bereziartua) eta, gainera, tailerretan ere ez nuen parterik hartu. Beraz, ikuspegi orokorrik ezin eman. Ikuspegi orokorra izateko, e2ibilian webgunean Topaguneak oso jarraipen zehatza egin du. Ponentziak eta aurkezpenak eskuratzeko ere hara jo. Blog honen lagun batek ere kronika ederra egin zuen. Baina hiru hitzaldi bai jarraitu nituen. Eta hiru horiek komentatzea gustatuk...