Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...


Azken iruzkinak