Kategoria: dvorak
Asteko lehen egunak lanean oso gustura egon ginen, gure proiektuarekin sakonago hasi garelako. Martitzenean Batz Igorretik etorri zen Iker eta Txekiako Viteslav eta Zdenek ingeniariekin batera BMW-rentzat egingo diren pedaleren muntatze linea diseinatzen hasi ginen. Hasierako lay-out-a eta bertako postu bakoitzean egin behar diren operazioak diseinatuta daude. Gure lana momentu honetan postu bakoitzeko "makinen" (atornilladore pneumatikoak, zinta transportadorak...) diseinua balidatzea da. BOU-k ostera beste proiektu bat du Nissan-erako, linea hau askoz aurreratuago dago, makinak Gabonet...