6.astea Musika

No profile photo 2 Beñat Txekian | 2012-11-11 22:34
6

Asteko lehen egunak lanean oso gustura egon ginen, gure proiektuarekin sakonago hasi garelako. Martitzenean Batz Igorretik etorri zen Iker eta Txekiako Viteslav eta Zdenek ingeniariekin batera BMW-rentzat egingo diren pedaleren muntatze linea diseinatzen hasi ginen. Hasierako lay-out-a eta bertako postu bakoitzean egin behar diren operazioak diseinatuta daude. Gure lana momentu honetan postu bakoitzeko "makinen" (atornilladore pneumatikoak, zinta transportadorak...) diseinua balidatzea da.

BOU-k ostera beste proiektu bat du Nissan-erako, linea hau askoz aurreratuago dago, makinak Gabonetarako etorriko dira eta orduan egin beharreko lana desberdina da. Libor eta Txemarekin dihardu proiektua garatzen.

Eguenean Leire etorri zen, BOU-ren neskalaguna eta Ostravara joan ginen bere bila. Kalean afaltzeko asmoa genuen etorrera ospatzeko, baina Beskyd hoteleko jatetxera galdetzera joan ginean 20:30etan, beranduegi zela eta ez zigutela afaltzen emango esan ziguten. Horrela ba Budoucnost-era, gure hasierako ostatura joan ginen afaltzera. Barixakuan BOU eta Leire Ostrava bisitatzen egon ziren eta zapatuan eguraldi paregabearekin Pragarako trena hartu zuen bikoteak.

Asteburu honetan ez bezala, sarritan ez da kanpoan egoteko girorik eta denbora pasatzeko beste modu batzuk aurkitu beharrean izaten gara. Zorionez, Beñat biok musikariak gara afizioz eta hona etorri aurretik adostu genuen bezala, instrumentuak ekarri ditugu Txekian ez aspertzeko eta bide batez lagun berriak egiteko.

Frýdlant nad Ostravicí-ra heldu eta astebetera, Hudební Škola-ra (herriko musika eskolara) joan ginen informazio bila. Eraikuntza handi hartan ez genuen harrera edo idazkaririk aurkitu eta pasilloan aurkitu genuen lehenengo emakumeari galdetu genion ingelesez. Berak ez zuela ulertzen baina bera jarraitzeko esan eta irakasle gazteago batengana eraman gintuen. Hari gure beharrak azaldu ostean, berriz ere andereño nagusiari itzuli zion guk esandakoa. Miroslava-k, hala baitzuen izena emakumeak, telefonoa hartu eta dei bat egin zuen. Deia amaitzean hurrengo asteko martitzenean arratsaldeko bostetarako bere ikasgelan agertzeko esan zigun.

Iritsi zen eguna eta BOU-k bandan jotzeko intentzio handirik ez zuela eta, bakarrik joan nintzen (BKU) Miroslava-ren gelara. Pianoa joten zegoen ikasle bati entzuten pixkatean zain egon ostean bi gizon sartu ziren. Bata, Joseph Vrábélk zen, 55 urte ingurukoa, Frýdlant nad Ostravicí-ko Dechový Orchestr FHS (Frýdlantský Hudební Spolek) bandako zuzendaria. Bestea, Jan Mareš, aurrekoa baino gazteagoa, Frydek-Mistek-eko VDOVP-FM (Velký Dechový Orchestr Válcoven Plechu z Frýdku-Místku) bandako zuzendaria.

Gazteak ingelesez zekienez, berak jardun zuen azalpenak ematen. Ea nongoa nintzen (Iparramerikarra nintzela uste zuten), zer egiten nuen Txekian, non lan egiten nuen, noiz arte egon behar nintzen… Beraientzako ohore bat zela esan zidaten eta ea bi herrietako bandetan joko nuen. Neretzako izugarrizko aukera zela esan nien, tronboia jotzeko desiatzen nengoela eta bertan nuela instrumentua.

Horrela ba, hirurok FHS bandaren lokalera joan ginen eta han hasi ginen ensaiatzen. Bach, Txaikovski, Dvořák eta txekiar konposatzaile ezezagunen piezak jo genituen 17:00-19:30ak bitarteko ensaio luzean. Musikari gehienak nagusiak dira eta txekieraz bakarrik dakite berbetan, baina musika hizkuntza unibertsala da eta zuzendariak esandako gehiena ulertzeko gai izan nintzen. Ondokoek ensaio-zenbakiak markatzen zizkidaten zuzendariak esaten zituenean eta oso pozik irten nintzen bertatik.

Hemen duzue, FHS-koek orain dela bi urte CD bat grabatu zutela eta, albistearen youtube-ko bideo bat:

http://www.youtube.com/watch?v=lQWs_QtNfMU

FHS (Frýdlantský Hudební Spolek) bandako web-orria:

www.fhsorchestr.cz

Hurrengo astelehenean, VDOVP-FM bandarekin ensaiatzera joan nintzen Frydek-Mistek-era, gure herritik 15km-ra dagoen 60.000 laguneko hirira. Banda oso desberdina da, musika modernoagoa Kees Vlak, J. Williams … eta jendea ere askoz gazteagoa, bi bandetan jotzen duten musikariak dauden arren. Hori bai, hemen ere dena txekieraz! Aldamenekoak laguntzen didate zenbakiekin eta abar, baina musika, musika da mundu guztian.

Hemen kontzertu bateko bideo bat:

http://www.youtube.com/watch?feature=endscreen&v=Arw7bsGdQ2A&NR=1

Azkenean joan zen astean BOU VDOVP-FM bandako ensaiora etorri zen perkusioa jotera. Gustora bai bera eta baita bandakoak ere, aspaldian bandan jo gabe zegoen arren, Arrasate Musikalen jotzen zueneko garaiak gogoan. Hurrengo egunean FHS-koak enteratu zirenean, berehala esan zidaten abisatzeko, bateria berria erosi zutela eta ensaioetara etortzeko BOU ere bai.

Beraz, datorren astetik aurrera astelehenetan 17:00-19:30 eta martitzenetan 18:00-21:30 ensaioak izango ditugu abenduaren 9an Frydek-Mistek-eko, 14an Hukvaldy-ko eta 15ean Frydlant nad Ostravicí-ko kontzertuak prestatzeko.

Berezitasun bezala esan behar da, bi zuzendariek batuta ezkerreko eskuarekin eroaten dutela, gauza benetan harrigarria, ¾-a barruruntz egiten dutenen zuzendariekin pasatzen den bezala hasieran zerbait arraroa sumatzen duzu eta denbora batera konturatzen zara non dagoen desberdintasuna.

Hala ere, lasai egon Elgoibarko Udal Musika Bandako adiskideak, abenduaren 23ko kontzerturako, 24ko kalejirarako eta urtarrilaren 6rako hor egongo bainaiz. Hori bai, nire tronboia Txekian laga beharko dut…

P.S.1 Beti egon den duda bat Antonin Dvořák zela esan behar den izan da. Izena esateko euskaraz gertatzen den alderantziz n-ren ostean i bat badago ñ bezala irakurtzen da, beraz Antoñin. Abizenarekin ostera, batzuek Déborak eta antzerako ahoskapenak egiten dituzten arren, txekierazko alfabetoa azaldu genuenean esan bezala, ř letra da euskaldunontzat zaila egiten zaigun fonema bakar hori. Ba, kasualidadez Dvořák-en agertzen da letra hori eta ondorioz horrela esan behar da Bórsak. Antoñin Bórsak beraz.

P.S.2 Asko eskertzen ditugu zuen komentario-erantzunak. Idatzi mesedez lagunok

MU-SI-KA, MU-SI-KA, MU-SI-KA

BKU

Ness

Ness 2012-11-12 00:52 #1

Kaixo Beñak bixoi! Eta Leirei!
Olagarrua ta bixok ondo ailegau zinetela enterau gara.

Zenbat bixita, ez zara ba kejauko, kaiño! Hurrengua neu! Eingostazu txokotxo bat?

Ta asko pozten naz barriro be baketak hartu dozuzela jakittian. Oin astetxo baten berriz kallua ein ta en forma!!

Badakit hor ondo zabizela, baina jakin etxien faltan botaten zaitxugula... Aurten bai gauzela danok turroia jateko desietan!!

Muxu bat amaman partez zuretako, ta emuiozu beste bat Leirei neure partetik... Bueno, hobeto, emuiozuz oin dozenaka dozena, zure partetik danak ta emungotzat neurie berari bueltan.

Muxu potolo bat eta... EGIN IRRI!!!!

Cave canem

Cave canem 2012-11-13 00:17 #2

Ave! Geu be apuntatu behar gara bisitatxoen zerrendan!!!! Oso ondo egin duzue MU-SI-KA "universalis et omnium lingua", proiektu globalean sartzeaz, Zorionak eta suerte ona!!!!!!!!

Lei*

Lei* 2012-11-14 10:20 #3

kaixo!
ze azkar pasatzen diezen 5 egun!...hala ta be denboria euki dot ikusteko ze ondo zauzien hor, lasai bueltatzen naz hortaz. Turroia noiz eldu zai. Duda barik, esperientzia politxa eukitzen zabizie, eta zuein musika tresnak bidai honetan lagun erutia euki izen dozuen ideiarik onena da. patxo bat!
na shledanou
laister gauz!

p.

p. 2012-11-20 19:19 #4

Galantak  zerate, politto kontau dozue Badetara eindako ibilbidia eta bertan eindako ongi etorrixa. Disfrutatu eta ikasi! Patxo bana

G.K.

G.K. 2012-11-20 19:27 #5

Galdera bat,  astian zehar lana ere eingozue, ba?
Ze hemen : musika,  turismo eta bazkari- afari ugari ikusten dira....
Ondo ibili, gitxi gastau eta sobrak amari !
Zorionak, Santa Zelia egunian.

virginia barrenetxea

virginia barrenetxea 2012-12-04 11:53 #6

Kaixo Beñat! Zer moduz?
Atzo saiatu ginan  hemen sartzen etxetik baina ez gendun asmatu.Orain bai lortu dugu! modu politxa daukagu hemendik aurrera zure berri jakitzeko eta zurekin komunikatzeko.
Hemen ondo gabiz danok, badakizu, zure lehengusua zu zirikatzeko desiatzen. Laster egongo gara. Ondo segi eta hurrengorarte!

Utzi iruzkina: