Kategoria: durangoko
Atzo egin nuen urteroko erromesaldi txikia euskal kulturaren Meka edo Jerusalemera. Inoiz komentatu dudanez, Durangoko abendu hasierako plaza hori ezinbesteko zaio gure kultura txikiari biziraungo baldin badu. Bertan ikusi nuenez, iraun ezezik, eraldatu ere egingo da apurka-apurka, teknologia berriek dakartzaten aukera eta erronka berriei esker (edo horien ondorioz, esan beharko nuke?).Espero baino jende gutxiago sumatu nuen Azokan, larunbat arratsaldea izanik, nahiko urri zela esango nuke. Joan ginenentzako, aldiz, askoz hobe, erakus mahaietara gerturatzeko inolako trabarik ez genuen izan ...
Ukan euskararen birusak zabaldu ditu abenduaren 5eko goizeko 10:30etan Durangoko Azokako ateak. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleak izan dira lehenengo bisitariak. Dena dela, edozein bisitarirentzako ditu irekiak ateak. Horretarako, 554 nobedade (395 liburu eta 74 disko) izango dira eskuragai. Aurten, baina, umorearen hiriburu ere izan nahi du aurten Durangok. Horretarako, eta umorea gai nagusi hartuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gerediaga elkarteko kideek. Audioa ::: Jon Irazabal, Durangoko Azokako zuzendariari egindako elkarrizketa Euskadi Irratian. ...