Kategoria: diogu
Azatzak amaitu nituenetik ez diot kasu handiegirik egin kulturgintzari. Lantzean behin, blogeratu nahi ditut kulturgintzari lotutako kontuak. Eta gaur doa lehena. Fermin Etxegoienek sorkuntzaren profesional autonomoak elkarrizketatu ditu Eutsiko diogu? galdera botaz. Galdera bakarra zelakoan nengoen, baina elkarrizketatzaileak gehiago egin ditu (baita batzuetan erantzunen gaineko komentarioak erantsi ere). Bide batez, Argian sekulako elkarrizketa egin diote egileari. Euskal(dun)tasuna eta etorkizunari buruz berba egiten da liburuan oro har. Hainbat iritzi agertzen dira, baikor...