Irakurgaiak: Eutsiko diogu?
Azatzak amaitu nituenetik ez diot kasu handiegirik egin kulturgintzari. Lantzean behin, blogeratu nahi ditut kulturgintzari lotutako kontuak. Eta gaur doa lehena.
Fermin Etxegoienek sorkuntzaren profesional autonomoak elkarrizketatu ditu Eutsiko diogu? galdera botaz. Galdera bakarra zelakoan nengoen, baina elkarrizketatzaileak gehiago egin ditu (baita batzuetan erantzunen gaineko komentarioak erantsi ere). Bide batez, Argian sekulako elkarrizketa egin diote egileari.
Euskal(dun)tasuna eta etorkizunari buruz berba egiten da liburuan oro har. Hainbat iritzi agertzen dira, baikorragoak zein ezkorragoak, esanguratsuagoak batzuk besteak baino. Mosaiko ederra osatzen dute usteek eta pentsamenduek.
Bi-hiru gauza ez zaizkit asko gustatu liburuaz. Bata, egilearen gehiegizko protagonismoa (eta gai batzuetan duen tema); bigarrena, elkarrizketatu batzuk ez dakit zer egiten duten liburuan (Maider Unda, esate baterako); eta hirugarrena, liburua barik, dokumentaltxoa jende gehiagorengana heltzeko modukoa iruditzen zait (edo ez).
Euskal(dun)tasunaz eta kulturaz jakin-mina baduzu, irakurri (edo ez).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: