Ohar honen bidez baieztatu nahi dugu jada publiko egin den moduan, Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia aske geratuko dela, 30.000 euroko fidantza jarri eta gero. Pasa den urriaren 13az geroztik Estremerako (Madrid, Espainia) espetxean zen Diez, Batasunako mahai nazionala berregituratzen jardutea leporatuta, Donostian LABen Igarako egoitzan atxilotua izan eta gero. Gogoratu operazio berean atxilotutako Arnaldo Otegik, Arkaitz Rodriguezek, Miren Zabaletak eta Sonia Jacintok espetxean jarraitzen dutela oraindik.Jada LABeko delegazio bat, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia tarteko, Madrilera bid...


Euskaldunon Egunkarian hasi berria nintzen, azken orrirako kronikak idazten. Bilboko ExpoVacaciones erakusketara joan nintzen, Andoaindik hala eskatuta. Kazetari gehienek inaugurazio ofiziala jarraitu behar zutenez, artalde moduan zebiltzan, harat-honat. Nirea, aldiz, bertzelako kronika zen. Kazetari mordo harekin egin nuen topo halako batean. Orduko Turismo Kontseilaria zen han erakusketa inauguratzen. Bere presentzia baino, bere itxura berria izan zen notizi egun hartan. Ilehoriz tindatuta agertu zen lehenbizikoz jendaurrean. Hura zen argazkilarien pagotxa! Minutu guti batzuk geroago, arg...