2010-2011 berbalaguna urtea bukatzear dago jada!Aurretik egondako taldeak eta apuntatu berri direnak ondo aritu dira euskaraz mintzatzen eta jada hurrengo urtera begira gaude danok.               2011-2012 kurtsoa iraletik hasiko da eta horrekin batera izen emate kanpaina eta talde berrien sorkuntza, beraz ondo segi eta anima zaitezte!


Jada kurtso bukaeran gaude eta zer hobeto bazkari on batekin amaitzea baino?? Hurbildu zaitez Elizondon ospatuko den Mintza egunera! Izena emateko Berbaizutik pasa (Ramon y Cajal 42) eta apuntatuko zaituztegu. Izena ematean ordainduko da bazkaria (20€). Arin ibili zerrendak atzo zabaldu zirelako eta maiatzaren 24 itxiko dira!


Beste berbalagun talde bat dugu martxan deustualdean,badirudi, berbalagun egitasmoak aurrera egiten duela etengabean eta hona hemen hori posiblea egiten duen jendea!                    Asteazkenero euskaraz mintzatzeko batzen dira eta jada kedada nahikotxo daramatzate! Jarraitu horrela!