Kategoria: dependentzia
Atea nire bizkarrean itxi denean konturatu naiz. Sakelako telefonoa ahaztu egin dut. Erlojuari begiratu diot. Ozta-ozta harrapatu dezaket autobusa oraintxe abiatzen banaiz; etxera igotzen banaiz, telefonoa hartzera, akabo.Argi dago egin behar dudana. Egun oso bat sakelako telefonorik gabe: eta zer? Hogeita bat urtez bizi izan nintzen mugikorrik gabe, lasai eta zoriontsu. Gai naiz, noski, egun bat ditxosozko tramankulurik gabe pasatzeko. Bulegoan, gainera, telefonoa badut. Beraz, zein da arazoa?Ez dago arazorik. Dena ondo doa. Aske sentitzen naiz. Desberdin.Baina.Gaur bankutik dei bat jasotz...