Kategoria: debabarrena
Irakasle batek behin esan zigun Espainian Danimarkako zerbitzu publikoa nahi genuela, Frantziako zergak ordainduz. Eta hori, ez da ekonomikoki jasangarria. Gure hiriari halabeharrez egokitu zaio bailara-buru izatea. Halabeharrez, edo kultura, kirol, industria eta merkataritzan erreferente garelako. Edonola, hiriburutasuna indartu nahi izan dugu eta horregatik sortu Centro Comercial Abierto. Baina, motz geratzen gara bailara-buru ikuspegiz jokatu behar dugunean. Ikas dezagun Bilbotarrengandik: ez zuten izan zalantzarik Barakaldon BEC bultzatzeko. Hemen ez dugu antzeko ikuspegirik, eta Debaba...
Unibertsitatean Giputxi deitu izan naute baina ez nuke esango gipuzkoar sentimenduak indar handia duenik gure herrian. Zumaiatik Beasainera muga bat dago eta hortik Bizkaialdera periferia gara. Donostiatik Bilbora, Eibarrera baino merkeagoa da autobusa. Hemen ez dugu ganorazko garraio publikorik, merkeagoa zaigu Bilbora joatea Donostiara baino. Eta erosoagoa, ordutegi hobeak, txartel bateratua... AHT egingo dute hiriburuen artean ibiltzeko, baina gu hemen gaude gure trena noiz hobetuko zain, eta Debagoienara trena noiz jarriko zain. Bailarako autobusak hobetzeko Udalek ere dirua jarri behar...