Ordezkaritza Debabarrenan

josu 1456149891816 Josu | 2007-09-24 16:07
1

Irakasle batek behin esan zigun Espainian Danimarkako zerbitzu publikoa nahi genuela, Frantziako zergak ordainduz. Eta hori, ez da ekonomikoki jasangarria. Gure hiriari halabeharrez egokitu zaio bailara-buru izatea. Halabeharrez, edo kultura, kirol, industria eta merkataritzan erreferente garelako. Edonola, hiriburutasuna indartu nahi izan dugu eta horregatik sortu Centro Comercial Abierto. Baina, motz geratzen gara bailara-buru ikuspegiz jokatu behar dugunean. Ikas dezagun Bilbotarrengandik: ez zuten izan zalantzarik Barakaldon BEC bultzatzeko. Hemen ez dugu antzeko ikuspegirik, eta Debabarrena da gure bidea.

Guk ere "a la espaƱola" izan nahi dugu bailaraburu. Azken hilabeteotan gure zinegotzi batek zenbait bider esan du gure herriak ez badu bailaran "dagokion" ordezkaritza, gutxiago ordainduko diola Eibarrek Debabarrenari. Bapo, baina badaezpada ez du etxea garbitu eta Debabarrenan ordezkaritza duten lau zinegotzi eibartarrak sozialistak dira. Ba jokoan erori gaitezen: sistema proportzional batera pasa ezean agian zenbait eibartar ez-sozialistak, "dagokien" ordezkaritzarik ez dutenez, udal-zergak ordaintzera ukatuko dira. Badakizue, pilotak errebotea dakar.

UG

UG 2007-09-27 13:09 #1

Normala da 6.048 eibartar ordezkatuta 28.000 ordezkatzen dabela uste daben alderdixak, erakunde batian debabarreneko 28.000 biztanle ordezkatuta biztanle danak ordezkatzia nahi izatia ezta? Sozialistek biderketak ondo ikasi zituzten bere egunian ta danera aplikatzia nahi dituzte erregela hoiek, baina batzuetan ez jakez ondo urtetzen. Dana dala be, honek nagusixan porrota justifikatzeko ekintza baten itxuria daka, Donostian, Gasteizen edo Madrilen itxoitxen dakan aulkixak bero bero jarraitzeko.


Utzi iruzkina: