Bost urte pasa dira lehen JAZPANA! Fest jaialdia antolatu genuela. Urte hartan (2009a zen), lau lagunek osatzen genuen lan taldea eta beste hamar bolondresen laguntzarekin atera genuen aurrera. Indartsu hasi ginen eta We Are Standard edo Capsula bezalako taldez gozatzeko aukera izan genuen eta kontzertu gau bakarra proposatu genuen beste hainbat ekintza paraleloez gain. Denbora pasa da eta gauzak asko aldatu dira egun hartatik. JAZPANA! Kultur Elkartea sortu genuen lau laguneko lan taldea hamaika laguneko lan taldean bilakatu da (70 bolondresetik gora mugitzen dugu gaur egun). Kontzertu ga...


CARPE DIEM

argi 1456131013480 Argi | 2009-09-16 14:14

Zinemaren handietako batek laga gaitu. Patric Swayce. Askorek izena entzunda ez dakite zer edo nor den. Baina Ghost edo Dirty Dancing aipatuta gogoratzen dira, bai bien protagonista. Tira ba, egingo zituen arrakasta gehiago izango zuten filmak, baian bi hauek eman zioten fama gehien. Dirty Dancing 80ko hamarkada astoratu zuen filmea da, eta Ghost berriz 90ekoa. Ez dugu ahastuko bereseduktore aurpegia. Gogoan izango zaitugu.