Kategoria: chicagoko
Gaur maiatzaren bata ospatuko da mundu osoan. Ospakizunaren sorburua 1886ko maiatzaren bata da, egun hartan greba orokorra izan baitzen Amerikako Estatu Batuetan 18 ordu eta gehiagoko lanaldia gaitzesteko eta zortzi orduko lanaldia aldarrikatzeko. Iraultzaren epizentroa Chicago izan zen, inmigrazio-tasa altuko hiria -errusiarrak, poloniarrak, irlandarrak, alemaniarrak eta frantsesak-. Proposatutako lanaldia, aldiz, begi txarrez ikusi zen eta poliziaren errepresio oldarkorraren balek grebalari ugari hil zituen. Kaosaren erdian, ustez poliziaren aurkako bonba batek leher egin zuen. Po...