Chahamata margolariaren lana     Basamortuak berezkoa duen soiltasunaz blaitu ditu bere altzo idorrean hazi dituen izaki guztiak, akaziak, sugeak, sugandilak, azeri belarri luzeak, gazela ikaratiak, itzal eta oihal diren nomada ibiltariak.   Munstroa, mortua, kolorez txiro, ezerezarena den beilegiz baino ez daki janzten, bere marra infinituez jositako soinekoa.   Hautsa, eta hondarra, harria, eta hutsa, haizearen erresuma diren paisaia bortitz hauetan hazi, eta bizi da Chahamata, Agadezko Kel_tamasheq, koloreen margolaria.   Bere lanek talka egiten dute baina, sor...


Azken iruzkinak