Itxaropen zipriztin
Chahamata margolariaren lana
Basamortuak berezkoa duen soiltasunaz blaitu ditu bere altzo idorrean hazi dituen izaki guztiak, akaziak, sugeak, sugandilak, azeri belarri luzeak, gazela ikaratiak, itzal eta oihal diren nomada ibiltariak.
Munstroa, mortua, kolorez txiro, ezerezarena den beilegiz baino ez daki janzten, bere marra infinituez jositako soinekoa.
Hautsa, eta hondarra, harria, eta hutsa, haizearen erresuma diren paisaia bortitz hauetan hazi, eta bizi da Chahamata, Agadezko Kel_tamasheq, koloreen margolaria.
Bere lanek talka egiten dute baina, sortzen ikusi zuen inguruarekin, laukizuzen urdinak, borobil gorriekin nahasten dira, marra berdeak molde apetatsuetan kiribiltzen. Izur moreak barren beltzetan murgiltzen.
Geometria, kolorea, forma eta sinboloen mozkorraldia da, bere koadro bakoitza, pasio aseezinen fruitua, egarri betikoaren iturburua, hutsa betetzeko ahalegina.
Basamortu erraldoiaren magal agortuan, ur tanta kitzikagarri dira Chahamata-ren lanak, bizi festa, poz jario, itxaropen zipriztin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: