Bi ume bakarrik apuntatu dira etagutxienez hiru izanbehar dira irekitzeko. Busturiko Seintxu haurreskolak, datorren kurtsoari begira, bere ateak zarratu beharra du. Izan ere, haurreskola irekita edukitzeko, gutxienez, hiru ume apuntatu behar dira eta Busturiako bi ume bakarrik dituzte. Beraz, printzipioz, irailean ezin izango dute haurtzaindegia ireki. Hala ere, nahi duenak izena emateko aukera izango du Busturiako Udalean. Irekita mantentzeko eskatzen zaien ume kopurua lortzen dutenean, haurreskola ireki ahalko dute. Apuntatzeko hiru epe «Nahiz eta irailean ez zabaldu, hiru ume dauden m...