Haurreskola itxi behar dute datorren ikasturterako.

auzoarteko 1456131174395 AUZOARTEKO | 2006-07-18 00:00

Bi ume bakarrik apuntatu dira etagutxienez hiru izanbehar dira irekitzeko.

Busturiko Seintxu haurreskolak, datorren kurtsoari begira, bere ateak zarratu beharra du. Izan ere, haurreskola irekita edukitzeko, gutxienez, hiru ume apuntatu behar dira eta Busturiako bi ume bakarrik dituzte.

Beraz, printzipioz, irailean ezin izango dute haurtzaindegia ireki. Hala ere, nahi duenak izena emateko aukera izango du Busturiako Udalean. Irekita mantentzeko eskatzen zaien ume kopurua lortzen dutenean, haurreskola ireki ahalko dute.

Apuntatzeko hiru epe

«Nahiz eta irailean ez zabaldu, hiru ume dauden momentuan eskola irekitzeko aukera dago. Printzipioz, apuntatzeko hiru epe daude: iraila, azaroa eta martxoa, baina urtean zehar bere umea Seintxu haurreskolara eraman nahi duenak apuntatzeko aukera izango du», dio bertako langile Aitziber Bengoetxeak.

Oraingo kurtsoa aste honetan bukatzen dute. Guztira zazpi ume izan dituzte, nahiz eta batzuek urte osoa ez egin. «Haurreskola orain urte bi ireki zen eta hirugarren batez zabalik egotea jendeak erabakitzen du. Azkenean, herrikoak beste nonbaitera joan behar dira».


Utzi iruzkina: