Atzokoan Bilduren aurkako epaiketa komentatu ondoren, gaurkoan Osama Bin Ladenen hilketa hartu nahi nuke hizpide. Igandetik astelehenerako goizaldean, Washington-eko Etxe Zurian emandako prentsaurrekoan, Barack Obama presidenteak esan zuen "Amerikako Estatu Batuek Osama Bin Laden, Al Qaedako liderra, hil dutela". Ordutik aurrera mundu seguruago batean bizi omen gara, historiako terroristarik gorrotatuenetakoa akabatu eta gero.Ia 10 urte igaro dira Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurkako eraso bortitz hartatik, eta AEBek direnak eta ez direnak egin dituzte atentatu horien erantzule goren jotz...