Kategoria: bilgune
Emakumeen aurkako indarkeria, bai Euskal Herrian zein munduko beste leku batzuetan, lehen mailako arazo sozial, politiko eta kulturala da. Arazo hau botere harremanak daudelako gertatzen da eta gizonek emakumeenganako duten zapalketa harremanen emaitza da. Indarkeria honek ondoriolez emakumeen herritartasun jarduera oztopatzea eta gure gorputzen kontrola du. Guzti honegaitik, Euskal Herriko mugimendu feministak, indarkeria sexistak eta honek aurkezten dizkigun milaka aurpegiak salatzeko, emakume eta gizon guztioi hurrengo abenduak 17an kaleak okupatzeko deialdia egiten du. Indarker...
Jone Etxabe, Julene Frantzesena eta Izaskun Fdez. de Arroyabe/ Eskoriatza “Aurrera egin nahi badugu, hauxe da gure momentua”. Hori zen 70.hamarkadako emakume iraultzaileek zuten pentsamendua, urte haietan hasi baitzen emakumeon benetako borroka. Emakumeon aldeko aldarri bat, Azpeitian./ joxemizumalabe.org Garai hartan ugaritu ziren mugimendu feministak Euskal Herri osoan eta gertaera entzutetsuak ere izan ziren. Esaterako, Basaurin (Bizkaia) gertatutakoa. 1976. urtean hamaika pertsona atxilotu zituzten, emakumeak guztiak, bizi zuten egoera sozio-ekonomikoa zela ...
1- Abortuaren inguruko borroka aspaldi hasi zen. Aurten, zer dela eta eutsi diozue berriro gaiari? Bai, aspaldi hasi zen. 70. hamarkadan hartu zuen gai honek bizia Euskal Herrian. Garai hartan, abortua praktikatzek kartzela-zigorra zekarren. Mugimendu feminista abortuaren gaiari lotuta hasi zen. Urte haietan, oso abortu gutxi praktikatzen ziren eta praktikatzen ziren gehienak Ipar Euskal Herrian. Noski, modu klandestinoan eta baldintza nahiko eskasetan. Orduan antisorgailuak ere ilegalak ziren.Mugimendu feministak lan handia egin zuen eta antolaketa eta borrokari esker hainbat ...