Iragana gure etorkizunaren oinarri

geuerditzengarelako 1456133237309 Geu erditzen garelako! | 2009-05-14 23:14

Jone Etxabe, Julene Frantzesena eta Izaskun Fdez. de Arroyabe/ Eskoriatza

 

“Aurrera egin nahi badugu, hauxe da gure momentua”. Hori zen 70.hamarkadako emakume iraultzaileek zuten pentsamendua, urte haietan hasi baitzen emakumeon benetako borroka.

 

 

Emakumeon aldeko aldarri bat, Azpeitian./ joxemizumalabe.org

 

Garai hartan ugaritu ziren mugimendu feministak Euskal Herri osoan eta gertaera entzutetsuak ere izan ziren. Esaterako, Basaurin (Bizkaia) gertatutakoa. 1976. urtean hamaika pertsona atxilotu zituzten, emakumeak guztiak, bizi zuten egoera sozio-ekonomikoa zela eta, abortatzeko beharra izan zutelako.Baina, Bizkaiko Emakumeen asanblada eta Espainiako beste zenbait mugimendu feministek egindako lanari esker, epaiketa egin zenetik hiru urte pasa ostean, emakumeek aske gelditzea lortu zuten.

 

Esaerak dioen bezala, ereindako haziak bere fruituak eman ohi ditu. Eta borroka feminista emaitza onak jasotzen hasia zen. 1978an, antisorgailuak onartu zituen Espainiako gobernuak, 1985ean abortatzeko 3 baldintza onartu zituen … Eta, azken honen aritik ere epaiketak izan ziren, nahiz eta epaiketa hauek ezerezean gelditu zirela dioen Bilgune Feministak kaleratutako txostenak.

 

2005ean Abortuaren Legeak 20 urte betetzen zituela aitzakiatzat hartuta, kanpaina bat jarri zuten abian erakunde feministek. “Haurdunaldiaren Borondatezko Etendura. Erabakitzeko emakumeen eskubidea ” zen kanpainaren leloa. Honekin batera erakunde feministek 60 orriko txosten bat argitaratu zuten 1985ean onartutako legeak zituen hutsuneak aipatzeko: atxiloketak, errepresioa, abortua bermatzen duen leku publiko gutxi…

 

Abortua agenda publikoan sartzearekin batera, arazo eta injustiziak etorri ziren. Izan ere, 2007an Guardia Zibilak Madril eta Bartzelonako zenbait klinika ginekologikotan sartu, bertako bezeroen datu guztiak eskuratu eta hauek  publiko egin zituzten. Gertaera honek, emakume iraultzaileen indarra elkartu zuen.

 

Zutik eta tinko

 

Gaur egun, duela 30 urte gisan, emakumeon borrokak aurrera jarraitzen du. Aurten, Euskal Herriko Bilgune Feministak berriro heldu dio duela 30 urte piztutako eztabaidari. Emakumeen eskubideen aldeko aldarria egin dute, emakumeek urratuta dituzten eskubideen defentsan. Abortua libre eta dohain, horrela deitu diote emakumeek etorkizunean jarraitu beharreko borrokari. Izan zirelako baikara eta garelako izango baitira.

 

 

 


Utzi iruzkina: