Kategoria: bikoizketa
Ostiralean Bienvenue chez les Ch´tis filma ikusi nuen; hobeto esateko, Bienvenidos al Norte.Gaztelaniaz ere, bizi eta irrigarri joan zen dena. Berealdiko ahalegina egin dute egokitzaileek pikardieraren (edo ch´ti hizkuntzaren) ezaugarri fonetiko-lexikoak gaztelaniara ekartzen, ikuslea ezeren faltarik ez izateko maneran.Interesgarria litzateke elkarrizketa-pasarte batzuen itzulpenak alderatzea.
Azaroaren 23an Huhezin Euskarazko Bikoizketaren inguruko jardunaldiak izan ziren, Euskaraz egiten diren lehenengoak publikoaren aurrean. Horretarako, bikoizketan adituak izan genituen gure artean: Jesus Euskitza ( bikoizlea eta itzultzailea), Iñaki Zubizarreta (Irusoin ikus-entzunezko ekoiztetxearen euskara arduraduna), Marian Galarraga (Tinko-ko zuzendaria) eta Asier Larrinaga (Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua). Nik lehenengo hiruen hitzaldietan egoteko aukera izan nuen eta hori dela eta esandakoaren laburpentxo bat egitea bururatu zait, bertan gauza asko eta asko esan bazire...
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia
EIZIEk antolatu du Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatearen laguntzaz. Batzar hori Eskoriatzan izango da, 2006ko azaroaren 23an eta euskarazko bikoizketaren ezaugarriak eta berezitasunak aztertuko dituzte.