Euskararen Egunean Berbaizu Euskara Elkartea Santurtzin ibili zen umeekin txapa tailerra egiten. Bihotz Gaztea Ikastolak Santurtziko Gernika parkean antolaturiko ekitalditxoan, elkarteak lekutxo bat izan zuen eta bi orduz eman zuen txapak egiten umeekin. Arrakastatsua benetan tailerra, azkenak izan ginen dana jasotzen eta! Athleticeko neska jokalariak gerturatu ziren ekitaldira eta bestelako jarduerak ere zeuden han egiteko: marrazkiak, aurpegiak margoztu, hankapalua, sokatira... giro ezinhobea!Hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin, Berbaizutik esker mila Bihotz Gaztea ikastolari!argazki...


Azken iruzkinak