BIDAIA INTIMOAK

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-02-08 12:24

Lau bidaia intimo aurkeztu dizkigu Jon Maia bertsolari zumaiarrak bere dokumentalean. Lau bidaiotan, gure hizkuntza, euskara izan da erabilitako ibilgailua; lau arrotz Euskal Herrira ekarri eta barneratu dituen ezinbesteko bitartekaria.       Izan ere, tokian tokiko hizkuntza da bide bakarra bertako bizimodua, ohiturak eta jendeak, ezagutzekotan. Euskal Herria ezagutu nahi duenak, beraz, derrigorrean jakin (edo, bere kasuan, ikasi) behar du euskaraz, bestela, Euskal Herria barik, País Vasco edo Le Pays Basque baino ez baitu ezagutuko.   Horixe da, hain zuzen, Euska...