Kategoria: besaide_txantxiku
Pasadan igandean Txantxiku umeek Besaide bisitatu zuten. Goizeko bederatzietan Deustutik irten eta Apatamonasterion utzi zituen busak. Hortik ibilbidea hasi, eta Arrazolaraino heldu ziren Besaide bidean. Tontortxoa egin ondoren, eta eguraldiaren mehatxuarekin (euri pixka bat, gelditu, atertu, euria berriro eta azkenean blai blai eta lokatzez beteta), Elorriora jaitsi ziren ogitartekoa hartzera.Bertako elizpean tortila, solomoa, gazta, gailetak eta nola ez txokolatea jan eta gorputzari bero apur bat emateko asmoz, herriko tabernan batean cola cao bero-beroa hartu zuten. Ikusi, ikusi HEMEN ar...