Kaixo guztioi! Gaurkoan galdera bitxi batekin natorkizue: ba ote da antzekotasunik Athletic futbol taldearen eta Silvio Berlusconi-ren (Italiako lehen ministro ohia) artean? Dakizuen bezala, hilaren 4an Athletic – Sevilla final erdiko partida jokatu zen. Bilboko Athletic taldeak irabazi zuen partida hori, eta ondorioz, Bizkaiko kapitalean, sekulako festa izan zen gau hartan, bere taldearen nagusitasuna ospatzekotan.   ETB telebista euskaldunak, nola ez, honen berri eman beharra zuen, eta halaxe egin ere. Orduantxe gertatu zen artikulu honetan kontatu nahi dudana. Guztiok ikusiko zenute...