Athletic eta Berlusconi-ren arteko antzekotasuna
Kaixo guztioi!
Gaurkoan galdera bitxi batekin natorkizue: ba ote da antzekotasunik Athletic futbol taldearen eta Silvio Berlusconi-ren (Italiako lehen ministro ohia) artean?
Dakizuen bezala, hilaren 4an Athletic – Sevilla final erdiko partida jokatu zen. Bilboko Athletic taldeak irabazi zuen partida hori, eta ondorioz, Bizkaiko kapitalean, sekulako festa izan zen gau hartan, bere taldearen nagusitasuna ospatzekotan.
ETB telebista euskaldunak, nola ez, honen berri eman beharra zuen, eta halaxe egin ere. Orduantxe gertatu zen artikulu honetan kontatu nahi dudana. Guztiok ikusiko zenuten jada Athleticeko zaletu bat ETBko kazetariaren atzean “orgasmo” bat simulatzen agertzen den bideoa. Norbaitek ikusi ez badu, hona hemen hau ikusteko aukera:
Bideo hau youtube web gunetik hartutakoa da. Bertan mota guztietako bideoak daude, denetik. Bertan bideoak ikusten ari nintzen bitartean, sekula pentsatuko ez nuena ikusi dut. Zeharo txundituta utzi nau. Beharbada zuek ere ikusiko zenuten jada…
Berlusconi Italiako ministroen presidentea agertzen da bertan. Baina ez ohiko moduan, hau da, politiko “arduratsu” moduan, baizik eta goiko bideoan agertzen den Athleticeko zaletu horren modura jokatzen, hau da, jarrera sexista bat erakusten.
Ez badidazue sinesten ikusi ezazue zeuon begiekin. Hona hemen bideoa:
Horra hor artikuluaren tituluaren zergatia. Athleticeko zaletuaren eta Silvio Berlusconiren jarrerak, euren arteko lotura erakusten digute.
Lagunok, 11 ikusteko jaioak gara!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: