Kategoria: bazkaltzaindia
Mahai baten inguruan mundua konpontzera biltzen diren euskaldun guztien Bilgunea. | View | Upload your own Gu, Euskal Herriko herria, batasun egokiago bat eratzeko asmoz, justizia jazartzeko, etxalde lasaitasuna ziurtatzeko, elkarren arteko defentsa zaintzeko, ongizate orokorra bultzatzeko, eta gu eta gure oinordekoen askatasunaren bedeinkapena ziurtatzeko, honako Konstituzio hau dekretatu eta ezartzen dugu: BAZKALTZAINDIAREN KONSTITUZIO AGINDUAK 1. Helsinki-Gaboroneko Ituna… eta ez beste ezer. Bi Estatu hauetako hiriburuetara bixita egin eta gero, Bazkaltzaindiako kideak konturatu ahal i...
Andere (eta Jaun) txit goren, argi, zoli eta bizkor horiek, agur. Ikusirik, gorentasun horiek, ez diozuela blogari xalo eta ezdeus honek luzatu zizuen aurreko proposamenari seguraski merezi ez duen erantzuna oraindik eman eta komentziturik erabat zio erraldoiak dauzkazuela horrela izan dadin, ausartzen naiz, zizarerik umil eta apalena bainintza, proposamen berria egitera, zuen denbora baliosari zimiko ñañoa xohituta, hitzok Hiztegi Bantúa-n sar ditzazuen: Bioblogia: Blog bizidunen egituraz eta, orohar, blogen biziaz, diharduen jakintzaren alorra. Biziaren lege orokorrak ematen ...