Bazkaltzaindia

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-10-22 18:34

Mahai baten inguruan mundua konpontzera biltzen diren euskaldun guztien Bilgunea.

SlideShare | View | Upload your own

Gu, Euskal Herriko herria, batasun egokiago bat eratzeko asmoz, justizia jazartzeko, etxalde lasaitasuna ziurtatzeko, elkarren arteko defentsa zaintzeko, ongizate orokorra bultzatzeko, eta gu eta gure oinordekoen askatasunaren bedeinkapena ziurtatzeko, honako Konstituzio hau dekretatu eta ezartzen dugu:

BAZKALTZAINDIAREN KONSTITUZIO AGINDUAK

1. Helsinki-Gaboroneko Ituna… eta ez beste ezer.

Bi Estatu hauetako hiriburuetara bixita egin eta gero, Bazkaltzaindiako kideak konturatu ahal izan dira, ez direla Finlandesak, ezta ere Botswanarrak, edo edozein beste Nazio Batuen Erakundeko nazioetakoak. Kasualitateak ala nahi izan duelako Euskaldunak dira eta ez beste ezer.

2.Izatea, izenaren aurretik… baina Bat. 

Euskadi, Euzkadi, Euskal Herria, Nafarroa, Navarra, Navarre, Vasconia, Pays Basque, Pais Vasco edo nahi den izena jarri diezaiotela, baina Euskal Herria osatzen duten lurraldeak nazioartean, besteen moduan, Estatu Independente bat osatzea nahi dugu.

3. Dadaismoaren defentsa sutsua…da, da, da. 

Gure hizkuntza Euskara izan da, da eta izango da. Beste hizkuntza batzuk ere baditugu, eta erabiliko ditugu. Baina gurea, berezkoa, bihotzekoa, kuttuna, Euskara da, da, da.

4. Demoskopia Unibertsalaren bultzada… edo beste inorri ez dagokiona.

Euskal Herria, herri bat da. Bere egoerari, izaerari, etorkizunari edo dena delakoari buruzko erabakiak berari dagozkio eta ez beste inorri. Iritzi hau biltzeko Bazkaltzaindiak Demoskopia Unibertsala proposatzen du, hau da, euskaldun denoi galdetu diezagutela eta gehiengoak esaten duena egin bezate. Honen truke, Demoskopia Unibertsala copyleft lizentzipean jarriko da eta deitu dezatela nahi duten moduan, erreferenduma, kontsulta, inkesta, zundaketa,…

5. Kataklisming-a… edo arrisku kiroletan jarduteko eskubidea.

Euskaldunak beti izan dute arrisku kiroletan jarduteko ohitura. Lope de Agirre, Candido Saseta, Joseba Elosegi, Jesus Galindez, Joanes de Suhigaraychipi, Pedro de Navarra, Bernard Goienetxe eta beste ainbat, ospe handiko kirolariak izan dira ainbat kiroletan. Beraien oroimenez, Euskal Herriaren independentzia euskaldunentzat kataklismo bat izango litzatekeela esaten diguten guztiei, zinez eskatzen diegu… utz gatzaiguzue Kataklimsming-a praktikatzen. Eta lasai egon, sendagile eta botikak guk ordainduko ditugu.

6. Orojalearen goraipamena…edo tabuen ezezagutza.

Gure kideak orojaleak dira. Iritzi denetatik, gai guztietatik, polemika anitzetatik dastatuko dute eta denei buruz izango dute iritzi berria, bitxia, polemikoa, parregarria edo hunkigarria, baina inoiz ez aspergarria. Ez dago taburik, ezta ere ukitu ezinezkorik. Babak angulekin nahastuta jateko prest gaude.

7. Trollaren ehiza, kirol nazionala… edo adierazpen askatasunaren defentsa.

Bazkaltzaindian edonork eman ahal izango du bere iritzia baina ez ditugu irainak onartuko. Besteak errespetatzen ez dituenak esandakoekin edo esateko erarekin, Troll bezala izendatua, biluztua, ehizatua eta desagertarazia izango da. Troll guztiek Babes Errekurtsoak aurkezteko eskumena izango dute Bazkaltzaindiako Epai Mahai txit gorenaren aurrean, eta honek bere errekurtsoak komoneko paper moduan erabili ahal izango ditu.

8. Jan eta edan, berriketan… edo norberaren ardurak agerian

Marilyn Monroeri eztenkadak sartzen zizkion hark esandakoari jarraituz, norberak ikusi dezala zer egin dezaken bere herriaren alde eta ez dezala bere herriak berarengandik zer egin dezakeen galdetu. Guk Bazkaltzaindia sortu dugu, bertaratu nahi duenak ongi etorria izan dadila eta bestelakorik egitea opatzen baldin bazaio, bejondeiola! Aspaldiko atxotiz baten ildo berdintsutik: “eltsoz ere, elia gaitz”.

 

                     
Eta norbaitek Bazkaltzaindia izenaren jatorriari buruz jakin nahiko balu ara hemen Jose Luis Lizundia Euskaltzainak dioena Argiako elkarrizketa batean:
"Ukronia izeneko ipuinean idatzi zuen hori lehenengoz orain Euskaltzaindiako idazkari denak, Xabier Kintanak. Hori dator Euskaltzaleen Biltzarrari, ehun urte baino dituen elkarte horri, Bazkaltzaleen Biltzarra deitzen ziotelako. Hortik, analogiaz, Bazkaltzaindia. Euskaltzaindian hasi nintzenean, euskaltzainek ez zuten zentimorik kobratzen. Bazkari bat besterik ez. Konpentsatzeko modua zen. Euskaltzaindiak bazkaria besterik ez zuen bermatzen. Eta horrela gelditu da: Bazkaltzaindia."

Ba horrela gelditu dadila!


Utzi iruzkina: