Kategoria: barkamena
Gernika suntsitu zutela 70 urte igaro dira eta atzoko egunez oroitu genuen herri-erakundeek eta herritarrok. Ibarretxe lehendakariak euskaldunon aspaldiko eskakizuna berretsi zuen: Espainiaren ordezkariek barkamena eskatu dezatela. Oilartu da zenbait espainiar idazle: zer dela eta eskatu behar du barkamena Espainia demokratikoak frankozaleen sarraskiarengatik? Lehenik eta behin, Alemania demokratikoaren ordezkariek eskatu dute, beren tokamenduagatik. Eta alemanak lan-eskua besterik ez zirela izan, egile hutsak. Franko eta frankotarrak, berriz, bultzatzaile amorratu eta gezur-estaltzaile s...