[EU] Igande honetan AUZOLAN eguna dugu eta honen inguruan beste zenbait ekimen izango ditugu Uliako Mintegien parkean. Ea… 08:30etan SEO-Donostiarekin hegazti behaketa. Oraingoan 7. saioa izango da! 09:30etan hasiko gara ur-biltegien bisitekin. 10:00etan berriz, mintegietako zuhaitz eta landareak ezagutzeko bisita izango da. 11:30 eta 13:00etan ere aukera izango dugu. 10:30etatik aurrera Auzolan. 15:30etan, piknik baten ondoren edo bitartean ;-), Uliako Lore-Baratzeko biltzarra ospatuko dugu. Aurreratu behar izan dugu bilera, ondoren, Giza Eskubideen Zinemaldiko film bat iku...


[EU] Uliako auzokonposta gunean konposta egiteko izena eman zutenentzat formakuntza ikastaro bat antolatu dugu. Ikastaroak ordu beteko azalpen teorikoak izango ditu eta ondoren konpostagunera hurbilduko gara. Zuk ere parte hartu nahi baduzu deitu telefonoz (943 48 33 90 edo bidali mezu bat (ingurumena@donostia.org). Eguna: Irailaren 29an izango da, Ordua: arratsaldeko 18:00etan, Non: Ulia – Ategorrietako Jubilatuen elkartean (Ategorrieta Hiribidea, 67). Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizugu gai honetan izan duzun arreta eta laguntzagatik. Luarra, luarra! [ES] Se ha organizado...


[eu] Oso erraza da zure sukaldeko hondakin organikoak bereiztea eta udalak Uliako Mintegietan ipini duen auzo-konpostagailua uztea. Horrela, familia arrunt batek urtero gutxienez 200 kg zabor gutxiago sor dezake. Eta gainera, parte hartzen duenak hortik sortuko den konposta hartu ahal izango du ongarri moduan bere balkoiko loreak indartzeko edo ???? Soberakinak Mintegietan bertan erabiliko ditugu. Gauzak ganoraz eginez gero, ez da kiratsik sortzen (zaborraren gainaldea beti estalita egon behar da eltxoak zabor freskora ez ailegatzeko). Horrela dela frogatu digute Añorgan urtebete ...


igande honetan, apirilak 26, goizeko 11etatik aurrera, Donostiako udalak Konpostaren Festa antolatuko du Boulevard-ean. Bertaratzera animatzen zaituztegu! Este domingo 26 de abril a partir de las 11:00 el ayuntamiento de San Sebastián organiza la Fiesta del Compostaje en el Boulevard. ¡Os animamos a que participéis!


(Abajo en castellano) ULIAKO AUZO ELKARTEAK 2013an EGINDAKO JARDUEREI BURUZKO MEMORIA. Hauek izan dira Ulíako Auzo-Elkartearen jarduerak 2013an: Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (“Soraborda eta Buskando”) donostiarrei ezagutaraztea. Inguruko auzokoentzat ere oso ezezagunak dira donostiarren egarria urteetan asetu zuten ur-biltegi hauek. Aranzadi Institutuak 2006an txosten batean azaldu zuen balio arkitektoniko handikoak direla, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik. Hiriaren ondareko elementu garrantzitsua dira. Kanpaina honek piztu duen interesa ikusita, hiriko minte...