Mina

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-06-05 20:05

Hona hemen Ikus-Entzunezko Komunikazioan, argazkigintzaren historian oinarritutako argazki baten azterketa. Mendiak izan ditzakeen aieneak eta minak dira argazki honetako protagonistak. Harrobi bat ageri da irudian, berriz ere Abadiñon, Atxarte bezala ezagututako haitzartean. Orain dela urte mordoska, herritarren presiopean abandonatutako harrobiak dira eta Urkiolako Parke Naturalaren atarietako bat dira. Berriz ere piktorialismoa azaltzen da. Irudi tristea, iluna, misteriotsua nahi baldin bada baina aldi berean Ansel Adams-ren kutsua ageri da, parke natural ondoan izanagatik. Untzil...


Hona hemen Atxarteko haitzartearen mapa. Untzillaitz eta Aitxiki mendien artean kokatzen da arroila hau eta eskalatzaileentzako leku aproposa inguruko hormatan kirola egiteko. Abadiñon kokatua, Urkiolako Parke Naturalaren ataria da Atxarte. tagzaniapasteAtxarte map