Mina

egunilun 1456132069370 egunilun | 2008-06-05 20:05

Hona hemen Ikus-Entzunezko Komunikazioan, argazkigintzaren historian oinarritutako argazki baten azterketa.

Mina

Mendiak izan ditzakeen aieneak eta minak dira argazki honetako protagonistak. Harrobi bat ageri da irudian, berriz ere Abadiñon, Atxarte bezala ezagututako haitzartean. Orain dela urte mordoska, herritarren presiopean abandonatutako harrobiak dira eta Urkiolako Parke Naturalaren atarietako bat dira.

Berriz ere piktorialismoa azaltzen da. Irudi tristea, iluna, misteriotsua nahi baldin bada baina aldi berean Ansel Adams-ren kutsua ageri da, parke natural ondoan izanagatik.

Untzillaitz da irudiko mendia. Abadiñoko harrobia geldirik dagoen arren, Mañariak badu mendi hau beste aldetik jaten duen harrobi bat. Egun, zurrumurruak airen daude harrobi hau berriz irekiko ote den.

Argazkiak, mendiko harrobietako batek eraginiko mina azaltzen du, dolua, harrobiak eragiten dituen zuloak, kalteak. Mendien mina.



Utzi iruzkina: