Euskaltzaleok: Iruñerrian,  Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez  dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...


Hitzaldia: Antton Luku “Euskal Kultura? Zeri erraiten diogu euskal Kultura?” Antton Luku Nafarroa Behereko idazle eta antzerkigilea da. Abenduan jaso zuen 2008ko Juan Zelaia Saria “Euskal Kultura?” saiakeragatik (otsailean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak). Kultura parte hartzailearen aldeko iritzi argia agertuko du hitzaldian. Otsailak 26 osteguna, 20:00etan Iruñeko Udaleko Kultur Alorrean (Alde Zaharreko Descalzos kaleko 72. zenbakian). Agendatxoa:   ERREZITALDIA EUSKARAZ Urtarrilak 28, asteazkena 20:00etan KOLDO AMESTOY & PANTXIX BIDART : "KONTU KANTARI" Koldo ...








“LEHEN, HASIERAN, BESTE ILUSIO BAT ZEGOEN AGINTARIENGAN; ORAIN, BERRIZ, ERABAKIAK ERABAT POLITIKOAK DIRA” Antton Garikano Tolosan jaio zen 1967. urtean. Ikasketaz hizkuntzalaria da. Euskal filologia ikasten hasi bazen ere Donostian, Ingeles filologia egiten bukatu zuen Bilbon. Izan ere, karreran irakurri behar zituen liburuak jadanik irakurriak zituela ohartu zen. Ikasketak amaitu eta berehala, itzulpengintzan murgildu zen. Horrela, 2004. urtean Euskadi Saria irabazi zuen Bederatzietatik bederatzietara obraren itzulpenarekin. Egun, Zumaiako institutuan ingeleseko irakaslea da, eta, aldi ...


Azken iruzkinak