OTSAILEKO SAIO OSAGARRIA ETA AGENDATXOA

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-01-27 09:16

Hitzaldia: Antton Luku “Euskal Kultura? Zeri erraiten diogu euskal Kultura?

Antton Luku Nafarroa Behereko idazle eta antzerkigilea da. Abenduan jaso zuen 2008ko Juan Zelaia Saria “Euskal Kultura?” saiakeragatik (otsailean argitaratuko du Pamiela argitaletxeak). Kultura parte hartzailearen aldeko iritzi argia agertuko du hitzaldian.

Otsailak 26 osteguna, 20:00etan Iruñeko Udaleko Kultur Alorrean (Alde Zaharreko Descalzos kaleko 72. zenbakian).


Agendatxoa:

 

ERREZITALDIA EUSKARAZ
Urtarrilak 28, asteazkena 20:00etan
KOLDO AMESTOY & PANTXIX BIDART : "KONTU KANTARI"
Koldo Amestoy (kontalaria) / Pantxix Bidart (kantaria eta gitarra)
Iruñeko Planetarioan.


Utzi iruzkina: