Kategoria: antidesarrollismo
Larunbat honetan, apirilak 25, Egun antidesarrollista antolatu dute Altsasuko Gazte Asanbladak eta makroproiektuen aurkako taldeek. Egun osorako egitaraua prestatu dute eta leloa, aurreko borroketatik ikasiz gaur egungo borrokei aurre egitea da. Horretarako, Itoizko urtegiaren, Leitzarango autobidearen eta Lemoizko Zentral Nuklearraren aurkako borroketan parte harturiko kideen mahai inguru bat prestatu dute, 18:30etan Gaztetxean. Egitaraua: 14:30etako herri bazkaria. Menua entsalada, lasaña begetarianoa eta postrea izango da. 6€ren truke izen ematea jadanik zabalik dago...